Pakea Bizkaiak hirugarren espedizioko azken nabigazioari aurre egingo dio

2013ko February 21Euskal belaontzia gaur abiatuko da Montevideotik. Atlantikoa zeharkatzeko lau aste inguru emango ditu Antartikara eraman duen espedizioa Bilbon amaitu aurretik. Aste honetan zehar, tripulazioa Montevideon izan da. Bertan, haien bisita departamentu arteko interesekotzat jo da. Hiriko intendentak, Ana Oliverak, harrera egin zien eta baita Haize Hegoa Euskal Etxeko ordezkariek ere.

Pakea Bizkaiak Antartikaraino eraman duen espedizioaren azken nabigazioari aurre egingo dio. Belaontzia Bilbotik abiatu zen pasa den urriaren 7an eta gaur Montevideotik abiatuko da Atlantikoa zeharkatzeko behar dituten lau asteko nabigaziori ekinez. “Zailtasunak hainbat izango dira: Santa Helena antizikloiaren ekialdean kokatzea lortzea hegoekialdeko haizeekin nabigatzeko; barealdiak zeharkatzea; haize alisioen kontra bolinara joatea; eta, azken astean bai Galiziako eta bai Portugaleko kostetan ohiko baldintza zailei aurre egitea. 5.500 milia beti dira zailak”, dio Unai Basurko patroiak.

Ontzia abiatzeko prest dago. Pakea Bizkaiako sotoan 300 litro ur edangarri eta bestelako erabilgarritasuna duten 1200 litro ur daude. Arroza, pasta, lekaleak, zerealak eta gailetak dira horrelako bidai luze bati aurre egiteko oinarrizko elikagaiak, besteak beste.

Azken nabigazioan, Unai Basurko kapitainaz gain, Valentin Basañez argazkilaria (Araba), UPV-EHUko Nautika eta Itsas Garraioko ikasle diren Ekaitz Rivas (Bizkaia), Iker Arriaga (Bizkaia) eta Aritz Ortega (Araba) ontziratuko dira, hala nola itsas ingeniari teknikoa den Borja Villagran (Gipuzkoa) eta Itsas Nabigazioan diplomatua den Laura Terceño (Bizkaia). Gonzalo Terceño bigarren kapitaina eta Andrea Ruiz, Hezkuntza koordinatzailea, Euskadira itzuliko dira aurtengo heziketa materiala prestatzeko, hala nola eskola eta ikastolen bisitak.

Atrás