Pakea Bizkaia prest

2012ko June 18Pakea Bizkaia azkenengo bi asteak, Galiziako Sada herrian eman ditu konponketa ezberdinak egiten.

Pakea Bizkaia azkenengo bi asteak, Galiziako Sada herrian eman ditu kroskorrean, beletan, motorrean, eskotilatan, timoian eta beste hainbat ataletan konponketa ezberdinak egiten. Sadako marinan jasotako laguntza, ezinbestekoa izan da lan guzti hauek era arin eta egoki batean egin ahal izateko.

Ostegun arratsaldean, Unai kapitainak ontzilari talde berri bati harrera egin ostean, ostiral osoa azkenengo lanak bukatzen eman zuten eta larunbat goizean eguraldi ederrarekin eta ipar mendebaldeko haizeekin itsasoratu ziren. Haize honekin Estaca de Bares-eraino nabigatu ostean, igandean ekialdeko haizeekin nabigatu zuten. Azkenengo orduetan 20 korapilotako ipar ekialdeko haizeak ekarri dituen fronte batek belaontzia etxeraino bultzatu egin du, ontzilariak 9,30tan Getxoko portura ailegatu direlarik.

Mila esker Cadenote marinako langile guztiei eta hain ondo moldatu den ontzilari talde berri honi!!

Galizian egindako lanen eta trabesiaren argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.