SAGUENAY FIORDOA

2011ko July 20PAKEA BIZKAIA San Lorenzo ibaian barrena jarraitzen du nabigatzen egun gutxi barru Quebecera heltzeko asmoz.

Sept Illen janari hornidurak lortzeko geldiune tekniko bat egin ostean, astelehenean Tadoussacera abiatu zen belaontzia. Ibilbide honetan zehar eskifaiak zere arrunten taldeak behatu ahal izan ditu eta atzo bertan San Lorenzo ibaian arruntak diren Beluga talde handiaren ale batzuk ikusi zituzten. Udako hilabeteetan San Lorenzo ibaian zetazeoak behatzea oso erraza denez, itsasadarreko bi aldeetako herrietan behaketak egiteko turistak ateratzen dituzten enpresak daude. Hala nola Tadoussacen, non ontzilariek zetazeo eta itsas txakur behaketak egiten ari ziren 12 ontzi ikusi dituzte.

Atzo arratsaldean,belaontzia Saguenay fiordoan sartu zen, Tadoussac honen sarreran dago kokatuta. Fiordoaren leku lasai batean fondeatuta gaua pasa ostean, gaur Quebecerantz abiatuko dira.