Aritz Ortega:“Proiektu hau aukera paregabea da, eta sentsazio azalduezinak biziko ditugu”

2013ko February 13Aritz Ortega García 22 urteko gasteiztarra Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Graduko 2. maila ikasten ari da.

Zer azpimarratuko zenuke bigarren zeharkaldi honetaz?
Zati honetako garrantzitsuena, nire esperientzia pertsonalerako, Atlantikoko hegotik iparrerako nabigazioa da. Nabigazioari dagokionez, Montevideotik Bilborako itsasaldijarraiada oso interesgarria.

Zein izango da zure funtzioa belaontzian?
Ontzian nabigatzaile eta makinista moduan joango naiz, baina tripulazio on baten moduan, tripulazioko kide guztiok lan desberdinak egin behar izango ditugu eta gure artean elkar lagundu beharko dugu.

Zer espero duzu bidaia honetatik? Zein ekarpen egingo dizu eta zer emango diozu zuk proiektuari?
Bidai honetatik asko espero dut, denbora asko daramagu itxaroten, bloga eta berriak irakurtzen, eta gogo ikaragarriakin gaude gure Pakea maitearen gainera igotzeko eta esperientzia ezin hobea bizitzeko.
Proiektu hau aukera paregabea da eta ia errepikaezina, egoera ikaragarriak eta sentsazio azalduezinak biziko ditugu. Bakoitzak proiektuari eskaini behar dio bere zatirik hoberena, egunero eta momentuoro.

Zerk pizten dizu interesik handiena abentura honetan?
Gure arteko bizikidetzari buruz eta nabigazioari buruz ikasiko duguna. Txikitan optimist-ean hasi nintzen nabigatzen, Ullibarri-Ganboako pantanoan eta gero nire aitak belaontzi bat erosi zuen. Haren ostean, Holandan eta Abrako ingurunean nabigazio batzuk egin ditut.

Elkarbizitzaren, osasun arazoen edota ekaitz bortitzen beldur al zaude?

Tripulazioa ezagutu ostean oso giro ona dagoela esan daiteke. Ontzia espedizio hau egiteko primerakoa da eta kapitainak segurtasun izugarria helarazten digu.

Zer nabarmenduko zenuke Pakea Bizkaiaren hezkuntza proiektuari buruz?

Umeekin egindako lana oso garratzitsua da, espedizioetan ikasitakoa, ikusitakoa, filmatutakoa, egindako argazkiak… hurbiltzen zaizkielako bisitetan, eta material horrek mundu ezezagun honi buruz gehiago ikasten laguntzen dielako.

Atrás