Mikel Lejarza:“Esperientzia horrek muturreko egoeretan erreakzionatzen lagunduko didala espero dut”

2013ko January 24Mikel Lejarza, 42 urteko algortarra, Saltillo EHUko eskola-ontziaren kapitaina da. Bahia Blancan (Argentina) igo zen Pakea Bizkaiara eta Antartikara iritsi eta Ushuaiara bueltatu arte egongo da bertan.

Mikel Lejarza, 42 urteko algortarra, Saltillo EHUko eskola-ontziaren kapitaina da. Bahia Blancan (Argentina) igo zen Pakea Bizkaiara eta Antartikara iritsi eta Ushuaiara bueltatu arte egongo da bertan.

“Hango naturaren berezitasuna” eta nabigazioaren zailtasunak nabarmentzen ditu Lejarzak itsasaldi horri buruz: “Itsasoa, haizea, tenperaturaren aldaketa bortitzak, Antartikarako bidaia eta hara iristea bera”.

Saltilloko kapitainak esperientzia eta ezagutza handia du nabigazioan eta, horregatik, bere funtzioa belaontzian oso garrantzitsua da. “Makineriaren mantenimenduaz eta zaintzaz arduratzen naiz. Horretaz gain, beste tripulatzaileek bezala, guardiak ere egiten ditut”.

Abentura honetaz asko espero du zuen abiatu aurretik. “Niretzako ezezagunak diren uretan nabigatuko dugu, eta Unai Basurkoren gidaritzapean. Horrek guztiak nabigazioan dudan esperientzia eta ezagutza areagotuko dituela eta muturreko egoeretan erreakzionatzen laguntzen irakatsiko didala espero dut”, adierazi zuen Lejarzak.
Lejarzak proiektuari egin nahi dion ekarpena teknikoa eta pertsonala izango da. “Nabigazioko eta itsas makineriaren ezagupena, horien mantenimendua eta ezusteko arazoei aurre egiteko ahalmena”, adierazi du.
Abentura honetatik dena interesatzen zaio, baina batez ere “denok onik itzultzea, itsasontzia eta tripulazioa”. Hortik aurrera, “ikasitako guztia, bizitako guztia, bidean aurkitu ditugun natura eta paisaia basatiak… horiek bizitza osorako gordeko ditut”.

Hekuntza proiektuari dagokionez, Lejarzaren iritziz, “orain arte oso gutxitan landu da itsasoaren eremua. Nire ustean, txikiak itsasoaren eta horren ingurunearen parte egitea oso egokia da. Animatu behar ditugu itsasoa baloratzen eta maitatzen eta hori lortzeko itsasoaren ikuspegitik begiratzen irakatsi behar zaie, ez, ohi bezala, itsasoa lehorretik begiratzen, zerbait arrotza balitz bezala. Itsasoa denona dela eta zaindu behar dugula ohartu behar dute”.

Atrás