2011ko June 14Nabigazio 15 egunen ostean, PAKEA BIZKAIA porturatu egin da Groenlandia mendebaldeko Paamiut herrian.
Iparraldeko 15 korapilotako haizearekin icebergen artean nabigatzen, belaontziak azkenengo 110 itsas miliak nabigatu ditu Narssaq-eko fiordoa utzi zuenetik. Bi saiakera egin ostean, ezin izan ziren sartu fiordoan, sarrera oztopatzen zeuden izotz zatiak zirela eta.
PAKEA BIZKAIA astearte honetan bertan abiatuko da Nukk-era, iparraldeko 64.ean dagoen Groenlandiako hiriburua. Bertan hezkuntza proiektuarekin eta Bizkaiaren sustapen turistikoarekin jarraitzeko jarduerekin jarraituko dute.