Asier Hernández: “Gauza guztiekin ondo pasatzen ari naiz”.

2012ko November 7Asier Hernández, 24 urteko bilbotarra, Hezkuntza Fisikoko irakaslea da. Antartikara doan espedizioaren lehenengo etapan, Asier sukaldea hornitzeaz arduratzen da. Abiatu aurretik, balea zen ikusteko grina zuen animalia eta hori dagoeneko pasa da.

Zein da zure eginkizun nagusia Pakea Bizkaian?
Zaintzetan denok lan berdina egiten dugu eta zaintzak ez ditugunean, ni sukaldea ondo hornituta egoteaz arduratzen naiz, ondo antolatuta eta jasota. Hala ere, azkenean, denok egiten dugu lan, izan ere, dugun zaintzaren arabera, janaria prestatzea ondo datorkizu edo ez, etab.

Nola sentitzen zara abentura honetan parte hartzeko duzun aukeragatik?
Pribilegiatu bat sentitzen naiz.

Zer espero duzu bidai honetaz?
Izugarrizko esperientzia bat dela esatea oso globala da. Jende gehiago ezagutzea espero dut, ontzia hobeto ezagutzea hala nola, itsasoko egoera ezberdinak, taldea eta lekuak.

Orain arte, bidai honengatik espero zenuena betetzen ari al da?

Bidai honi buruz nituen itxaropenak handiak ziren, baina bizitzen ari naizen guzti honek, txiki utzi ditu. Gauza guztiekin ondo pasatzen ari naiz eta baita momentu ororekin, zelan ez, honetarako funtsezkoa da Pakea Bizkaia eta ontzilari guztiek, hau aurrera ateratzeko egiten ari diren guztia.

Orain arte bizitako momentu bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke?
Momentu bakarra aukeratzea oso zaila iruditzen zait, lehen esan dudan bezala, bizipen guztiekin disfrutatzen ari naizelako, denak berriak baitira niretzat. Batetik, baleak, izurdeak eta dortokak ikusi ditugun momentuekin geratuko nintzateke baina bestetik, nabigatzean, maniobrak egitean aurrera eramaten dugun talde lanarekin ere oso pozik nago, spia jarri eta kentzearen momentuekin ere besteak beste.

Lurrean bale bat ikustea gustoko izango zenuela esan zenuen. Hori gertatu da dagoeneko. Nola sentitu zinen?
Benetan memento hunkigarria izan zen niretzat. Aho zabalik gelditu nintzen, liburutan eta dokumentaletan askotan ikusitako animalia ikusgarri horiek gugandik metro gutxitara lasai-lasai baitzeuden. Nire bizitzan betirako gogoratuko dudan momentu bat da.

Antartikara joan aurretik nabigatu al zenuen lehenago?
Aurten Pakea Bizkaia gizarte hezitzaile-proiektuan lanean ibili naiz. Eskoletatik zetozen haurrei ontzia eta azken espedizioa erakusten lan eginjdut eta saltseatzeko eta nabigatzeko aukera izan dut. Proba egin eta oso gustuko izan nuen. Galiziara edo beste lekuetara joan ginen bakoitzen, pila bat gozatu nuen.

Ba al dago errespetua ematen dizun zer edo zer zeharbide honetan?
Gauza asko, lehenengo gauza itsasoa da, baina hori errespetatuz asko gozatzen dugu guztiarekin.

Zer da Pakea Bizkaia proiektuarengandik erakartzen zaituena?
Balio bat baino gehiago dituela. Haurrekin egotean konturatu naiz horietako asko proiektua zertan datzan jakin gabe etortzen direla, beste batzuk ordean, klasean lantzen dute eta hori asko nabari da, vaina batzuk ez. Badakite belaontzi batekin erlazioa duela. Gero, dokumentala ikustean eta tripulazioaren bizipenak, visitaren helburua bakarrik belaontzi bat ikustea ez dela konturatzen dira, baizik eta horrek dakarren guztia: atzean dagoen proiektua. Pakea Bizkaia proiektuan espedizioak egiterakoan laguntasuna, ekosistema, itsasoen zaintza eta nabigatzen aurkitu dituzten bestelako egoerak ere lantzen dira. Haurrak hemendik pasa ondoren, Pakea Bizkaia kirol kontu bat soilik ez delaz, ohartzen dira. Espedizioa fisikoki zein gogorra den ikusten dute eta horretan asko laguntzen dutela esandako balioak, lan-taldea besteak beste.

Pakea Bizkaia/Asier Hernández from Pakea Bizkaia on Vimeo.

Atrás