Xabier Urresti:“Itsasaldi honek gure itsas kultura ahaztua eta Euskal ontzigintzaren goieneko uneak gogorarazten ditu”

2013ko January 27Xabier Urrestik 46 urte ditu, patroia eta argazkilaria da. Irunen jaioa, egun Hondarribian bizi da. Xabierrek bigarren etapan parte hartzen du: Bahía Blanca-Antartika-Ushuaia. Ontzi barruan kasik bi hilabete daramatza.

Xabier Urrestik 46 urte ditu, patroia eta argazkilaria da. Irunen jaioa, egun Hondarribian bizi da. Xabierrek bigarren etapan parte hartzen du: Bahía Blanca-Antartika-Ushuaia. Ontzi barruan kasik bi hilabete daramatza.

Espedizioan zerbait nabarmentzeari oso zail deritzo Urrestiren itsasaldia liluragarria baita, bere ustean. “Valdes Penintsularen fauna ikusgarria, Magallanes itsasartea eta bere esangura historikoa, Drake pasaia mitikoa, izotz antartikoak, Ushuaia… natura ikusgarria eta Historiako nabigazio handiak eta itsasaldi mitikoak”.
Xabier Urrestiren eginbehar nagusia espedizioa dokumentatzeko argazkiak egin eta irudiak grabatzea da. Hala ere, argazkilari gipuzkoar honek abigazioan ere lagunduko du, sukaldean, eguneroko lanetan… giza-harremanak ahaztu gabe.

Kamerarekin lan ona egiteaz gain, abentura honetatik denak pizten zuen bere interesa abiatu aurretik. “Pakearekin nabigatzea, belaontzi ikusgarri hau ezagutu eta tripulazio zoragarri honekin nabigatzea, emozio horiek guztiak bizitzea eta sentitzea”, nabarmendu zuen Xabierrek.
Ez da, ostera, Xabier Urrestiren lehen esperientzia nabigatzen. Olatua belaontziaren patroia da eta Balear uharteetan itsasaldiak antolatzen ditu udan.

Hondarribian bizi den patroi eta argazkilari honek gustuko du Pakea Bizkaiaren izaera ez konpetitiboa, eta ingurumenarekiko sentsibilizazioaren alde egiten duten lana oso garrantzitsutzat jotzen du. “Egungo kontsumoaren erritmoarekin lurra eta ozeanoak suntsitzen ari gara. Horregatik, nire ustean ezinbestekoa da haurrei balore desberdinak transmititzea, gure planeta zaindu behar dugula erakustea. Horretarako, nabigazioarekiko zaletasuna humeen artea zabaltzea ona da, gure herritik irte neta ozeanoak ezagutaraztea”.
Era berean, Xabierren iritziz, Pakea Bizkaia proiektuak “umeei zein helduei gure itsas kultura gogorarazten dizkie, ahaztuta dauden nabigatzaile historikoak, hala nola, Urdaneta eta Elkano, Euskal Herriak ontzigintzan izan duen garrantzia eta bizi izan zituen goieneko uneak, eta, nola ez, naturarekin lortzen den konexioa”.

Atrás