2010ko November 11Azken egun hauetan ekaizte handi bat izan dugu, Atlantikoa ia hegazkinaren abiaduran zeharkatu duen depresioa
[El video - no se puede mostrar]
Europatik etorri den haize hotzak Caribeko berotasunean sortutako aire beroko borraska batekin talka egin dute, Mendebaldeko haizeak sortuz; gure kostaldean Ipar Mendebaldeko 60 korapilotako haize boladak izanik. Sortutako olatu erraldoiak, lurreko zatiren bat itsasora eroaten saiatzen dira, agian betidanik berea izan dena berreskuratu nahiean.
Sortutako olatuen bataz bestekoa 8- 10 metrotakoa izan da, baten batek 15 metro izanik… Izugarri gustatzen zaigu Itsasoaz bere osotasunean gozatzea, eta bere indar guztia sentitzea. Honek beti uzten digu mirespen sentimendu bat egunero elementuekin borrokan dabiltzaten itsas gizon eta emakumeak,… Gaur, betiko moduan, ekaitzaren ostean hainbeste itxaron dugun barealdia dator. Hurrengoa etorri arte.