2010ko September 23Gaur goizean Stavangerreko alkateak, Leif Johan Sevland-ek, PAKEA BIZKAIA taldea jaso du noruegako hiri honetako udaletxean. Nabigatzaileen bisitaldia eskertu du eta etorkizuneko nabigazioetarako eta Pakea proiekturako ere bere desio onenak iragarri ditu.
Unaik, belauntziko patroi moduan, Bilboko alkatea den Iñaki Azkunaren laguntasun-eskutitz bat eman dio, itsasertzeko bi hiri hauen erlazio onak gehiago estutuz. Stavangerren burutu duten beste ekintzetako bat, hiriko parke batean haritz bat landatzea izan da, Kielland Somme-ren senitarteko batekin. XX. mendetik hasita Bilborekin loturik dagoen Kielland familiaren historia gogorarazi dute, 1905ean, Sueziatik independizatu ondoren, Noruegako lehen kontsul orokorra, Johannes Kielland, Bilbon izendatu zutenean.
Aurreko egunean, eskifai osoa Stavangerreko Udaletxeko Kultura arloko karguekin egon zen, eta honela, lantzen ari diren hezkuntza proiektua sakonki azaldu ahal izan zuten, eta Bizkaiak turistikoki eskeintzen dituen aukerak helarazi ere.
Hiri guztiagatik, eta batez ere udaletxeko karguengatik jasotako tratua eta arreta arlo guztietan oso ona izan da, eta espero da lurralde bizkaitarretan honelako arreta hemendik gutxira egin ahal izatea.