2011ko April 6Asteburuan Santurtzin egon ondoren eta Lekeition hiru egun izan ondoren, PAKEA BIZKAIAk Bermeora abiatzen ari da non astelehenerarte egongo da.
Santurtzin egon zen bitartean, Eskuzabala, Izar Berria, Abenturazaleak eta tximista taldeen bisita jaso zuen. Larunbateko arratsaldean eta igande goizean ehun pertsonatik gora hurbildu ziren belaontzia eta proiektua hurbiletik ezagutzera. Baita ere belaontzi ondoan zegoen karpara beste hainbat pertsona hurbildu ziren informazio eske.
Lekeition egon den bitartean Resurreción María de Azkue ikastola eta eskola publikoaren bisita jasoko du. Arratsaldeetan zehar ehundaka pertsona hurbildu dira Unai Basurkoren belaontzia ezagutzera.
Orain PAKEA BIZKAIA Bermeorantz doa eta bertan Karmeldar, San Frantzisko eta Eleizalde ikastolen bisita jasoko du. Ate irekien ordutegia ostegunean 17.00etatik 19.00ak arte izango da eta larunbat eta igandean 11.00 etatik 14.00ak arte eta 16.00eik 19.00rarte.