PAKEA BIZKAIA BECen

2011ko November 3Unai Basurko igande honetan hartuko du parte Exponaturren PAKEA BIZKAIA proiektua aurkezten.

Aurkezpena 17.00etan hasiko da eta bertan bi espedizioei buruzko irudiak proiektatuko dira, Ipar Lurmuturrekoa eta Ternuakoak. Gainera, partaideak Unairekin mintzatzeko aukera izango dute. Ondoren, 18.00ak inguru, nabigatzailea Euskalteleko stand-ean egongo da autografoak sinatzen.

Ekintza hau PAKEA BIZKAIAk nabigatzen ez dagoen bitartean antolatzen dituenetariko bat da, proiektua gure gizartean zabaltzeko eta baita jokaera jasangarri bat ezartzeko.