Kanaria Handiko Las Palmasera iritsiera

2012ko October 15Pakea Bizkaia hegoalderantz dihoa, Kanariar Uharteetarantz. Bertara arratsaldean iritsiko da, konkretuki Kanaria Handiko Las Palmasera.

Pakea Bizkaia hegoalderantz dihoa, Kanariar Uharteetarantz. Bertara arratsaldean iritsiko da, konkretuki Kanaria Handiko Las Palmasera.

Nabigazioaren lehenengo astea ezin hobea izan da baldintza meteorologikoei dagokienez eta tripulatzaileen egokitzapenari dagokionez. Itsaso ona eta nabigazio lasaientzat egokiak diren haizeek, tripulatzaileak egunak joan ahala moldatzen joan zitezen lagundu du. Singladura ugariko nabigazio orotan, nabigatzaileak belaontzira astiro moldatzea eslatzen du, hala nola bere bizigarritasun, zaintza eta nola ez, egunero bai egun argiz eta bai gauez aurkezten diren errealitate meteorologikoetara.

Pakea Bizkaiako tripulatzaileek, beharrezko jarrera eta gaitasuna erakutsi dute nabigazioaren lehenengo aste honetan, eta hori datorren nabigazioetarako eskola bezala izango zaie baliagarri.

Tenperatura epeltzen doa belaontziak latitudea galtzen doan heinean.Hori tripulatzaileei baliagarri izango zaie pixkanaka Atlantikoa zeharkatzerakoan lagunduko gaituzten temperatura altuetara moldatzeko.