2013ko December 10Abenduaren 18koa.
Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza- proiektua izango da abenduaren 18ko ONCEren kupoiaren protagonista. Bost milioi eta erdi kupoik zabalduko dute ekimena. Abenduaren 11tik aurrera, asteazkena; egongo da kupoia salgai.
Basilio San Gabrielek, Euskadiko ONCEren Lurralde Ordezkariak, eta Unai Basurkok, Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza- proiektuaren zuzendariak, aurkeztu dute gaur kupoia Getxon.
Lehiaketa ugaritan parte hartu ondoren, euren artean Velux 5 Oceans lehian podium-a lortu zuelarik (munduari itzulia, bakarrik eta geldialdi birekin), aintzatespen garrantzitsuak lortu ondoren, 2006ko Bela Sari Nazionala patroi ozeaniko onenari adibidez, eta milia asko nabigatu ondoren, itsasoaren egoerak kezkatuta, 2010ean Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza- proiektua martxan jartzea erabaki zuen. Bere lehenengo helburua gizartea ingurumenari buruz kontzientziatzea da. Pakea Bizkaiak ere jaso ditu bere sariak, azken Bela Sari Nazionaletan, 2012 urteko Proiekturik Onena izendatu zuten.
Pakea Bizkaiak bere ibilbidea hasi zuenetik, hiru espedizio egin ditu urrutiko helmuga geografikotara, Iparreko Lurmuturra (2010), Groenlandia-Ternua (2011) eta Antartida (2012-2013), ONCEren kupoirako aukeratutako irudia Kontinente Zurira egindako azken ibilbidean egin zen.
Belaontzia lehorreratutakoan, Pakea Bizkaiaren Getxoko egoitza, ikasleek, gazteek eta nagusiek bisitatuko dute: Halaber eskifaia-kideak eta hezitzaileak Getxoko herrira hurbildu ezin diren zentroetara joaten dira. Espedizio bakoitzaren bideo didaktiko baten bitartez eta Pakea Bizkaia belaontziari egindako bisitaren bitartez, espedizioetako bizipenak; itsasoaren bioaniztasuna, kutsadura, bela nabigazioa, baita adiskidetasuna, elkarbizitza eta ingurumenari errespetua bezalako balioak ere zabaltzen dituzte.
Basurkok adierazi zuen ilusio handia egiten diola ONCE bezalako erakunde batekin lan egiteak eta Pakea Bizkaiak pertsona guztien inklusioaren alde egiten duela azpimarratu zuen, horretarako elkarte ezberdinekin lan eginez.
ONCEren lurralde ordezkariak bere aldetik, adierazi zuen proiektu honek transmititzen dituen balioak bat datozela berak ordezkatzen duen erakundearen balioekin, eta gazteenei zuzenduta dagoela, bihar etzi agintari izango diren eta hiritar guztien eskubideak, baita zoritxarrekoagoak direnenak ere, errespetatu daitezen zaindu beharko dutenei.
ONCEren Eguneroko kupoiak, 1,5 €-ren truke, 35.000 euroko saria ematen dio 5 zenbakidun kupoiari. Gainera bezeroak aukera du 0,50 zentimo gehiagoren truke, seriea ere jokatzeko, eta 25 urtetan zehar 3.000 € hilabetero irabazteko, beste 35.000 eurori gehitua. Baita 500 euroko saria izango dute ere saritutako zenbakiaren aurreko eta ondorengo zenbakiek, eta 200, 20 eta 6 euroko sariak, azken lau, hiru eta bi zenbakiek hurrenez hurren; eta 1,5 euroko diru itzulketa, lehen eta azken zenbakiari.
ONCEren kupoia, erakundearen 20.000 saltzaileek ateratzen dute merkatura. beti bezala, Salmenta Terminalari Esker (TPV) bezeroak gehien gustatzen zaion zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren Jokoen web orri ofizialean ere eros daitezke. www.juegosonce.es