2011ko August 10St John´s-eko portuan lotu zuten ontzilariek PAKEA BIZKAIA asteartearen goizeko seietan. Hemen, belauntzia prestatu beharko dute Azores irletara eramango dituen nabigazio luzea egin ahal izateko.
Pasa den igande goizean Argentiako portua utzi zuten baina ordu batzutara, itsas handia zela eta, Trespasseyen porturatu ziren itsasoa eta haizea baretu arte.
Belaontziaren prestaketaz aparte, ate irekien jardunaldiak burutuko dira eta proiektua eta belaontia ezagutzeko interesatu diren komunikabide ezberdinekin elkarrizketak ere.
Duela egun batzuk gure kamara zen Josuk, eta dokumentalaren zuzendaria den Josebak, espedizioa utzi zuten, beharrezkoak ziren grabaketak bukatuta dituztelako.
Hurrengo egunetan, kapitaina eta bere eskifaia eguraldi parteak begiratu beharko dituzte egunero, itsaso on baten zai baitaude atlantikoa gurutzatzeko.