2010ko August 23Bilboko festetako txupinazoaren egun honetan, PAKEA BIZKAItik gure omenaldi txikia egin nahi diogu Marijaia eta bere botxoari, eta bide batez, Eskoziako lurraldeari eta bere biztanleei Caledoniako kanalean hain harrera ona egiteagatik.
Kanalean zehar hogeita piku esklusa pasa eta gero, eskoziako ibilaldia osatzeko bertako erritmoez eta doinuez gozatu nahi genuen, horregatik, Billy gaiteroa etorri zitzaigun agurtzera, eta Ness lakutik banatzen gintuen sei esklusetan jo zuen bere gaita, honen soinu finarekin gu guztiok emozionatzea lortuz.
Bere kontzertu inprobisatuak turista ugari erakarri zituen, denbora gutxian gaiteroa eta PAKEA BIZKAIA jendez inguraturik egonik, eta Ness lakurako irteera oraindik eta bereziagoa bilakatuz tripulazio guztiarentzat.
Lakuan geundela, 30 korapiloetako haizeak jotzen zuen aletan, popaz hegan eginez lakuaren amaierararte. Nessik ez zuen nahi izan ur gainazalera ateratzea, eta honela PAKEAK BIZKAIAk bakarrik nabigatu zuen lakuaren ur ilunetan.