“PAKEA BIZKAIA. Expedición a la Antártida” dokumentala emango da ETBn

2014ko April 14“PAKEA BIZKAIA. Lehiaketatik Hezkuntzara” eta “PAKEA BIZKAIA. Groenlandia-Ternua espedizioa” dokumentalen ondoren, gizarte-hezkuntza proiektuaren hirugarren dokumentala da.

Maite Iturbe, EITBko zuzendari orokorrak eta Unai Basurkok PAKEA proiektuaren zuzendariak, hitzarmen bat sinatu dute gaur ETB 2n eta ETB SATen nabigatzaile profesionala buru duen proiektuaren azken dokumentala eman dadin.

“PAKEA BIZKAIA. Expedición a la Antártida” bi kapitulutan banatuta ikusiko da ETB 2n. Lehenengoa, ostegun gauean, apirilaren 17an, pelikula eta gero, eta bigarrena, apirilaren 24 gauean. Apirilaren 18an, ostirala 22.00etan ETB SATen emango da osorik eta baita apirilaren 26an (larunbata) ETB 2n ere. (Data hauek aldatu dira, berriak zehaztearen zain)

“PAKEA BIZKAIA. Lehiaketatik Hezkuntzara” eta “PAKEA BIZKAIA. Groenlandia-Ternua espedizioa” dokumentalen ondoren, “PAKEA BIZKAIA. Antartikara espedizioa” gizarte hezkuntza-proiektuaren hirugarren dokumentala da. Nahiz eta PAKEA BIZKAIA proiektua otsailan amaitu zen arrakasta handiz, dokumentalaren estreinaldia falta zen.

Tripulatzaileek zeharbidean idatzi zituzten blogen bidez, beren inpresio, sentsazio eta esperientziak adierazten dituzte dokumentalean. 90 grabazio-ordu egin ziren eta horiek, oso era aberasgarrian laburbildu dira kontakizunean. Ikusleari ontziko bizitzaren joan-etorriak helarazten zaizkio, eskarmentua duten nabigatzaileen eta ez dutenen arteko bizipenak nahastuz. Horien artean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hainbat ikasle gazterena.

Ikusleak tripulatzaileekin batera horiek sei hilabetetan nabigatutako 14.000 miliak egingo ditu, Bilbotik Antartikako 65. hego-gradu arte, Galizia, Kanariar Uharteak, Cabo Verde, Argentina, Txile, Uruguai eta kontinente zuriko zenbait portutan lehorreratuz. Zeharbidean 20 tripulatzaile ontziratu ziren (nautika ikasleak, kamerariak, biologoak, eskarmentua duten marinelak eta hezitzaileak) 8-9 pertsona-taldetan banatuta definitu ziren etapetan. Abenturan Kepa Acero surflariak parte hartu zuen ere, Antartikan olatu bat hartzeko helburuarekin. Izugarrizko paisaiak, bioaniztasuna, euskal-diasporaren harrera beroa, elkarrizketak, PAKEA BIZKAIAren gizarte-hezkuntza lanaren zabalkuntza eta Vendée Globen parte hartzen zuen Bernard Stamm nabigatzaileari emandako laguntza, dokumentalean ageri diren gaiak dira, besteak beste.

“Pakea Bizkaia. Antartikara espedizioa” dokumentalaren bidez ikuslea nabigazioaren munduan murgiltzen da erabat. Horretan lan-taldea, elkartasuna, elkarbizitza eta esfortzua dira azpimarragarriak.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Juanfe Garces & Iker Basurko

Iraupena: 2h 26’

Edizioa: Juanfe Garces

Gidoia: Maider Egües

Ekoizpena eta koordinazioa: BSK Proyectos Creativos

Ontziko grabazio-taldea: Javier Díez, Xabier Urresti, Valentín Basáñez

Grafismoa: Gorka Zurutuza, La Docena

Soinua: Noisestudioa.

Atrás