Eskola BISITAK Pakea Bizkaian

2010ko November 12Aste honetan eskolen bisitak hasi dira, honen ondorioz, hurrengo hilabeteetan Pakea Bizkaia egoitza eta belauntzia Bizkaiko hainbat zentruetatik etorriko diren umez beteko da.

Bisitan lehen hezkuntzako ikasleak etorriko dira eta belauntzia erakusteaz gain nabigazio eta ontzibarruko bizitzari buruzko oinarrizko nozio batzuk irakatsiko zaizkie.

Itsaso- gelan, bideo emanaldi baten bitartez, espedizioan zehar herrialde ezberdinetan tripulazioak talde eta erakunde ezberdinekin izandako topaketak ikusiko dituzte. Talde eta pertsona hauek itsasoko bioaniztasuna eta bere habitata zaintzeko eta babesteko borrokatzen dute, Itsasoko eta bertako biztanleen ezagutzak helearaziz.