Mareak eta ESKLUSAK
Ia Irlanda osoko portuetan nahitaezkoa da portuetako esklusen sistema urik gabe gera ez daitezen.
Marea gora eta beheraren arteko ezberdintasuna, 5.2 metrotako izatera hel daiteke, eta honi gehitzen badiogu itsasadarren eta itsas sarreren sakonera gutxia, 15 eta 20 metrotakoa, portuek ate edo esklusen sistemak izatea behartzen du. Sistema hauen bitartez, marea behean itsasontziak urik gabe gera daitezen eragozten da.
Isteaz eta zabaltzeaz portua bera arduratzen da, itsasgora baino bi ordu lehenago. Marea metro bat baino gutxiago jeisten da, eta hurrengo bi orduetan betetzen doa itsasgora aurreratzen den heinean.
Itsasgora iristean berriz ere ateak ixten dituzte portuko arduradunek, itsasgora eusteko eta itsasontziak urgainean mantendu daitezen, bestela, urik gabe geratuko dira, lokatzean hondoak jota.
Sistema honen bitartez, portuan mugimendurik gabe egon daiteke, eta honela, marea biziak daudenean, gure portu eta kostetan horren arruntak diren itsaslasterrak eragozten dira.
Daukan eragozpen bakarra, porturatzean edo itsasoratzean, marearen ordutegia kontrolatu behar dela. Hasieran, pixka bat kostatzen da, baina denborarekin ohitzen zara.
Bai Irlandan, bai Eskozian, itsasgora kalkulatzen joan beharko dugu, eta honetaz gain, 4 korapiloetako intentsitatera iritsi daitezkeen kostatik gertuko korronteak.
Mareekin nabigatzea denboran atzera joatea da, itsasontzien irteera eta sarrera soilik hauen eta haizearen menpe zeudenean. Gustoko dugu pentsatzea dena ez dagoela gure esku, eta bai Ilargi eta Itsasoaren esku.