“The BROWN FLEET”, zamarako belauntziak

Harlingen-en Holandako ontzi zaharrenetarikoa eta tradizionaletakoa ezagutzeko parada izan dugu.

 “ Brown fleet” bezala ezagutzen diren ontzi hauek clipper-ak dira, hots, karga-belauntziak, 28 metrotako eslorarekin eta 6 metro mangarekin, 1890 eta 1920. urtean eraikiak izan zirenak, altzairuzko kaskoarekin eta egurrezko jarziarekin. Holanda eta inguruko beste herrialdeetarako eraikuntza materialak eta karboia garraiatzeko erabiltzen ziren.

 

Bere bi makil izugarriek, ur lerrotik 26 metrotara altxatzen direnak, 420 metro karratuko belazko azalera eusten dute, bere garaian nahiko azkar ibilarazten zutenak.

Beraien ingururako ongi egokituak daude, obra bizia ( urazpian geratzen den itsasontziaren atala) oso txikia da, hau da oso gutxi kalatzen dute (1,3 m.), Holandan nabigazio zonaldeak sakonera txikikoak baitira. Belauntzi hauek, marea bajuak harrapatu ezkero, sakonean uzten ziren eta beraien bidean jarraitu ahal izateko berriz ere marea igotzea itxoiten zuten. Nabigatzean bere kaladu urriarekin erorialdia ekiditeko, aldeetan poleekin jeisten eta igotzen (haizebekoa jeisten dute) diren antideriba batzuk dituzte, honela kilaren sakonera txikiak sorturiko belauntziaren aldeko desplazamendua ekiditen dute.

 

Gaur egun, Holandan mota honetako 900 itsasontzi daude. Horietako asko turistak eramateko erabiltzen dira, beste batzuk arazoak dituzten gazteak bergizarteratzeko proiektuak aurrera eramateko eta beste asko etxebizitza moduan erabiltzen dituzte famili askok, hiri erdian bizi beharrean itsasontzian biziz.