Behin behienko KONPOKETA
Belauntzi batean, mugimendudun mekanismoak dauden edozein tokitan bezala, desgasteak sortzen dira piezek bizitza bat daukatelako. Ustez, elementu hauek ordu kopuru bat iraun behar dute baina batzuetan desgastea beste batzuetan baino gogorragoa eta azkarragoa izaten da. Baliteke esfortzu handiegi bategatik pieza batek gutxiago irautea ere.
Normalena da itsasontzian aldatzeko piezak egotea, baina zergatik ote da beti ez dagoela behar dena?
Hau da momentua gure artean “Mcgyver-en bat egin behar da” esango genuena eta orduan hiru, lau buru hasten dira pentsatzen. Denak pixka bat emanez eta itsasontzian bertan eskura dagoen materialarekin apurtutako pieza horrek lehen bezala segi dezan zerbait asmatu nahian lanean hasten dira. “Behin behineko konponketa” bat bezala ezagutzen da, batzuetan iraun behar duena irauten duena, eta beste batzuetan ez. Baina, orokorrean larriune batetatik atera zaitzakeena.
Adibide honetan, bela nagusiko patin bat okertu zen, bertatik belaren gratila mugitzen da, eta aldi berean makilaren karrilera lotzen da. Patin apurtu honekin eta ardatza lekuz kanpo izatean, gratilaren alde bat solte gelditzen zen. Ardatza guztiz atera behar izan zen eta patina eta bela beraren zuloak erabili ziren elkar batzeko biak josirik moduan geldituz, eta bela berriz ere egoki utziz lan egiteko.