Burdaren kontrako KONPONKETA
Itsasontzi berri batean nabigatzen dugun aldiro oso garrantzitsua da soken antolaketa ikustea, tiroek osatzen duten angulua eta haustera iritsi daitezken igurtze posibleak.
Pakea Bizkaiko ababorreko burdaren kontraren kasua bi aldiz hautsi zitzaigun beheko obenkearen oinarriarekin igurtzean.
Kontra honen funtzioa haizebeko burda kanpoko obenkeen oinarrira eramatea da, honela beste bandara amuraturik nabigatzen bada ez du molestatuko.
Lan asko ez duenez egiten ez da beharrezkoa soka bereziki ona eta gogorra izatea, guk kontra hori egiteko soken funda erabiltzen dugu.
Konponketa erraza da, bideotan ikusten den bezala, funda bat bestearen barruan sartzen da eta ondoren ongi estututa geratzeko barrilete batzuekin errematatzen da.