Itsasontzi barruko lehenengo MATXURA
Itsasontzi barruan 350 litrodun gasoilezko 5 biltoki ditugu. Itsasontziko beheko aldean aurkitzen dira, hau da, sentinan (barnealdeko zoruaren azpian), pisua beti ahalik eta beheen kokatzen da, nabigatzeko egokiena delako.
Bonba elektriko batek, biltoki handitik hasita motorrera lan egin dezan ekiditeko, eskuko bonba bat dugu. Honekin, egunero deposito bat betetzeko aukera izango dugu 90 litroz, eta motorra baino gorago aurkitzen da grabitate indarraz aprobetxatzeko.
Eskuko bonba horren oinarria aluminioz osaturik dago, mintz batetaz eta bi anti-itzuliz. Mintza, nitrilozkoa dena gasoilaren kiskaldura jasateko, zabaldu egin da (gurpil bat zulatuko balitz bezala) eta gasoila bonbeatzean, ihes egiten du eta ez da eguneroko depositora iritsiko, eta beraz, motorrera ezta ere.
Matxuraren konponketa erraza da, mintza aldatzea bakarrik. Operazioa, kasu honetan, ibilaldian zehar konpontzen da eta gainera arrakastaz. Froga gainditua!