Esklusetan zehar nabigatzen

Gaur goizeko 8etan luzatu ditugu berriz amarrak, orduan zabaltzen baitituzte esklusak, eta Loch Ness-eraino joango gara bertan lo egiteko eta ondoren Inverness-era iristeko. Hau izango da Orkada irletarako irteera.

Atzo 14 esklusa pasa genituen, eta ondoren Loch Lochyra iritsi ginen, eta bertan astoaren belarri moduan nabigatu genuen, trinketa eta yankiarekin. Honako hau izan zen gogoratzen dugun nabigaziorik politenetarikoa non Ceann Lochean (hurrengo lakurako sarrera) amaitu den.

Esklusetatik pasatzea ikaragarria izan zen, 30 metro baino gehiagoko altuera igo enituen sarrera puntutik aurkitzen ginen puntura, Pakea Bizkaiari hamarnaka pertsonek ateratzen zizkioten argazkiak bai barrutik bai kanpotik, eta nola ez, belauntzira igo ziren euskaldun batzuekin topatu ginen.