GAUEKO nabigazioa
Jende askok ez du gauez nabigatzen, eguzkia izkutatzean ziurtasun eza sentitzen dutelako. Gauez nabigatzea egunez nabigatzearen berdina da, baina dagoen alde bakarra da inguratzen digunari arreta gehiago jarri behar diogula. Gauez nabigatzerakoan gauzarik garrantzitsuenetarikoa beste itsasontzien argien interpretazioa argi eta garbi izatea da. Honen arabera, txokeak eragotzi daitezke.
Itsasontzi guztiek daramatzate nabigazio-argiak, estribor ertzean argi berdea, babor ertzean argi gorria eta popan eskumen argi txuriak. 3 kontzeptu hauek argi izanik itsasontzia nondik pasako den jakin dezakegu.
Beste itsasontziaren argi gorria gure babor ertzetik ikusiz gero ez da txoke arriskurik egongo. Gure babor ertzetik argi berdea ikusten badugu ordea, kontuarekin ibili beharra dugu beste itsasontziarekin punturen batean gurutzatu gaitezkelako. Estriborretik gauza bera. Gure estriborretik bestearen argi berdea ikusiz gero ez da txoke arriskurik egongo, eta gorria ikusiz gero gurutzatzeko arriskua egongo da.
Argi gorri eta berdea aldi berean ikusiz gero, itsasontzia guregana datorrela eta gure lerro berean aurkitzen dela esan nahi du, beraz, bere bidetik kentzeko maniobra azkar bat egin beharko dugu.
Bestalde, popako argi txuria ikusten badugu, beste itsasontziarengana atzetik gerturatzen gabiltzala esan nahi du.
Teorian, motorrean mugitzen den itsasontzi bat belauntzi baten aurrean aurkitzean, lehen honek maniobratu beharko du. Baina errealitatean, hau ez da beti gertatzen, eta horregatik belan nabigatzean arretaz ibili behar da eta prest egon behar da maniobratzeko beste itsasontziaren mugimenduari zain egon gabe.
Hitzegiten gabiltzan argi hauek ongi ikusteko kontuan izan beharreko ohar batzuk daude. Itsasontzian ahalik eta argi gutxien izan obe (beharrezkoak ez diren argi guztiak itzali beti), zaintzan dagoen jendeak frontalak ahalik eta gutxien erabili behar ditu asko argitzen dutelako eta zeruertza ikustea zailtzen dutelako.
Garrantzitsua da jakitea ere, gaueko argi faltak gauzak errealitatean baino urrunago ikustea eginarazten digu, beraz, beste itsasontzietarako distantzian errespetu handiagoa jarri beharko dugu.
Gauez eragin diezaguken beste eragile bat nekea da, errealitatea eralda dezakelako. Hori dela eta, zaintzan ez zaudenean deskantsatzea oso garrantzitsua da, eta gaueko gure oharmena egokia izaten lagunduko digu.
Hala eta guztiz ere, beti jarri gaitezke harremanetan beste itsasontziarekin irratiaren bitartez, gertu gaudela esanez eta burutuko dugun maniobraz abisatuz.