Ubideak eta KONPORTAK
Espedizioan zehar hainbat bider topatu gara konportekin, Pakea Bizkaia bertatik pasatuz nabigatzen.
Beste okasio batean portuen sarreretan aurkitzen diren konportei buruz hitzegin genuen.Baina beste mota batetako konportak ere topatu ditugu, ubide eta itsasadarren fase ezberdinak banatzen dituztenak.
Abuztuan eta irailan, Pakea Bizkaia beste bi ubideetatik pasa zen: Eskoziako Caledonia eta Alemaniako Kiel. Caledoniaren kasuan, kanala hiru egunetan pasa genuen eta 29 konporta pasa behar izan genituen. Ibilbide honetan bi laku aurkitzen dira, horietako bat Ness lakua delarik.
Hemen bertan dituzue espedizioan zehar eginiko hainbat argazki eta bideo bat.