SOKAK

Kaboak belauntziko belak kontrolpean izateko eta belauntzia bera lotzeko erabiltzen ditugun “sokak” dira. Baina egon adi, itsasontzian ez deitu inoiz “soka” kabo bati, kapitainak aurpegi txarrarekin begiratuko zaitue eta.

Aintzinean kaboak kainamoz eginak  zeuden, baina denborarekin garatzen joan dira, gaur egun material sintetikozkoak izanik. Itsasontzi berean kabo mota desberdinak aurki ditzakegu, bakoitzak erabilera bat duelarik:

Drizak, belak igo eta jeisten dituzten kaboak dira

Amantiloak botabara eta tangoia bezalako itsasontziko apendizeak eusten dituzten kaboak dira.

Eskotak belak estutu eta luzatzen dituzten kaboak.

Amarrak itsasontzia lurrean lotzeko erabiltzen ditugun kaboak dira.

Nabigazio egun bakoitzaren ondoren, kabo guztiak ur gezarekin garbituak izan behar dira, itsasoko urak kabo hauen fibren artean uzten baitu gatza, eta denborarekin izorratzen joaten direlako. Horregatik, oso garrantzitsua da gozotzea, honela egoera onean mantenduko ditugulako.