“Navegar con mal tiempo” LIBURUA

Adlard Coles eta Peter Bruceren ale hau, Peter Balkeren iritziz, “nabigatzen duten gizon eta emakume guztiek irakurri eta berrirakurri beharko luketen liburua da, bai ozeano bat zeharkatzeko bai kostaldeko nabigazio txiki bat burutzeko, patroientzako eta tripulaziorako”.

Eguraldi txarrarekin nabigatzea da, zalantzarik gabe, nabigazioari buruzko libururik garrantzitsuenetakoa eta onenetakoa. Oso garbi bereizitako bi atal ditu, lehenengoa teorikoago, non itsasontzi mota ezberdinetan, monokaskoetan eta multikaskoetan, baretasunez eta buruarekin jokatzeko gakoak ematen dituen. Itsasontzi bat eta eskifaia eguraldi txarrerako nola prestatu ere azaltzen digu, metereologiari buruz hitzegiten du, itsasontzien diseinuari buruz… Liburuaren lehen atal hau, une askotan teknikoegia da espezializaturik ez dagoen jendearentzako baina halere erabilera handikoa da.

Liburuaren bigarren atalak muturreko eguraldi txarrarekin pertsona desberdinek bizi izandako esperientziak kontatzen dizkigu. Kontakizun hauek oso interesgarriak dira egoera gogorretako xehetasunak azaltzen dizkigulako, zer egin zuten, zer ez zuten egin, zer egin zuten gaizki eta zer ongi. Finean, muturreko esperientziak ezagutzeko aukera ederra.