“Mar remoto” LIBURUA
Derek Lundy-k idatziriko “Urrutiko Itsasoa” kontakizunean, 1996/97ko Vendee Globea azaltzen du, non 14 gizonek eta 2 emakumek parte hartu zuten historiko bakarkako nabigazioko erregatarik gogorrenean.
Erregatako edizio hau bereziki gogorra izan zen 16 parte hartzaileetatik ofizialki seik soilik amaitu baitzuten, seik albo batera utzi zuten edo laguntza eskatzeagatik deskalifikatuak izan ziren, 3 beraien itsasontziak hondoratzeagatik izan ziren erreskatatuak, zailtasun askorik gabeko erreskate operazioekin, eta haietako bat arrastorik utzi gabe desagertu zen.
Liburu honetan 16 nabigatzaile hauen bizipenak kontatzen dira, haizerauntsi gogorrekin, 12 metro baino gehiagoko altueratako olatuekin, izebergak, beharturiko insomnio asteak… azken finean, anekdota ugari irakurleak Ozeano Australa sakonki ezagutzeko, non legeak haizeak ezartzen dituen.