“Eh Petrel!” LIBURUA
Julio Villarrek mahaitxo-liburu honetan modu bikain batean jasotzen ditu bere mistralean bizitako bizipenak. Liburu hau beti eskura izan daitekeen horietako bat da, ezkerretik eskubira irakurtzeko edota alderantziz.
Irakurle bakoitzak erabakitzen du zein ordenetan irakurri eta zenbat denboran egin. Nahi den moduan irakurtzeko egiten duen gonbidapen hau, ziurrenik gizon honek globoan zehar mugitzean izaniko askatasunaren islada izango da.
38.000 mila nautikako abentura hau Bartzelonan hasi zen 1968an eta 4 urte eta gero Lekeitioko portura itzuli zen, mundu osoko ia ozeano guztiak zeharkatuz eta herrialde ezberdinetatik pasatuz, hala nola, Maroko, Panama, Galapagoak, Markesak, Tahiti, Zelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Brasil…
Liburu zoragarri honen bitartez, bitakora-kuadernoaren eta poemen artean aurkitzen dena, Juliok izatearen sakonerako bidai intimora gonbidatzen gaitu, non soilik arima jakin batzuk diren gai hitzetara itzultzea.