Sokak txukun BATZEAREN garrantzia

Jende askok ez dio garrantzirik ematen sokak ongi batzeari, ibilaldian zehar bildu behar diren driza, eskota edota amarrak. Ez dugu ahaztu behar dena ongi bildurik izatea zihurtasuna dela nabigatzeko orduan.


Orokorrean, egonkorrak ez diren haizeekin nabigatzean edo ibilaldi luzeetan gaudenean beti egon behar da prest beletan rizo bat hartzeko edo jasotzeko ere. Horregatik oso garrantzitsua da, baldintzak zakartzen direnean eta adibidez, rizo bat azkar hartu beharra dugunean, dena txukun egotea. Ezin dugu denborarik galdu ongi bildu ez den driza batetako  korapiloak desegiten. Itsasontzia arriskuan uzten dugu eta bere tripulazioa ere.

Pakea Bizkaian beti saiatzen gara sokak prest egon daitezen, momentu jakin batean luzatuak izan daitezen eta ez dadin arazorik egon. Nagusiaren driza adibide garbi bat da. Bela nagusia jaso eta gero driza wintxearen horzkarian eusten da eta ondoren driza bera berarekin lotzen dugu ez dezan ihes egin. Ondoren ongi eta txukun biltzen dugu eta wintxearen ondoan kokatzen dugu edozein unetan luzatzeko prest egon dadin.


Honela, edozein arrazoirengatik nagusiaren driza luzatzeko beharra balego bela azkar jeitsi ahal izateko, badakigu ez dugula inongo arazorik izango eta denbora gutxian egiteko gai izango garela