MAREEN inguruan hitzegin dezagun

Marea oso kontu garrantzitsua da, batez ere gure Kantabriar Itsaso maitean. Mediterraneoan berriz, ez da gauza bera gertatzen, non mareen arteko ezberdintasuna horren txikia den nabigatzera ateratzeko orduan ez duela datu garrantzitsu bat suposatzen.

Mareak 24 ordutan bi aldiz igo eta jeisten dira, eta guzti honen arrazoia eguzkiaren eta ilargiaren indar grabitatzaileak dira. Dakizuen moduan, bi astro hauek biraka dabitz eta ilara berdinean jartzen direnean marea biziak sortzen dira, hau da, marea altuagoak eta bajuagoak.

Mareas

Ur bizia – Ur hila

Marea igo eta jeistean, ur maila aldatuz doa, itsasbehera eta itsasgora sortuz. Itsasgorak bi metroak gainditzen ez dituenean, igoeraren eta jeitsieraren ordua ezagutu beharko duzu, marea jeistean ura desager litekelako, eta itsasontziak hondoa jo lezakelako eta lurreratu.

Marea eta marearen arteko ezberdintasuna 6 ordutakoa da, ura eta marea geldirik dagoen tarte batekin. Beraz, marea behera edo goraren orduetako bat ezaguturik, gainerantzekoak jakiteko nahikoa da.

Portutik ateratzeran, marea behera dagoenean egitea komeniko zaizue; eta sartzean alderantziz, marea igotzen badabil lagungarria izango zaizue eta. Gainera, haizea alde baduzue askoz hobe, MAREAREN AURKAKO HAIZEAREKIN EDOZEIN MAREATZEN BAITA.