ESKORA deserosoa
Belauntzi batean eskora izateak esan nahi du haizearen bultzadak ontzia okertu arazten duela.
Haizearen indarrak konstante jotzen badu belauntziak eskora iraunkorra hartzen du oreka mantentzeko.
Nabigatzera ohitua ez dagoen jende askok sentsazio deserosoa izaten du ontzia haizearen indarragatik okertzen dela nabaritzean. Baina sentsazio hau hortan soilik geratzen da, ongi emaniko itsasontzia ia ezinezkoa baita iraultzea.
Belauntzi mota bakoitzak bere eskora gradu egokia dauka. Eskorarekin itsasontziak orzatzeko joera dauka, eta hori dela eta lemari kontrol gehiago ematen dio.
Bestalde, obra bizi gehiago dago uretan, eta honegatik uraren marruskadura txikituko da eta abiadura handitu. Azken hau neurri baterarte da egia, gehiegizko eskora graduarekin haizearen indarraren parte bat itsasontzia okertzen galtzen delako bultzatu beharrean.