Korapilo “LAUA”
Kixkurra, laua edo karratua bezala ere ezagutzen dira. Korapilo hau Harri Aroaren amaieran ezagutzen zen, baita aintzinako greziar eta erromatarren garaian.
Bere izena itsasoko erabileragatik datorkio, bela bat kixkurtzen denean soka baten bi muturrak lotzeko erabiltzen delako. Ez da guztiz zihurra den lotura bat, eta material, pisu eta diametro bereko sokak lotzeko soilik erabili daiteke eta ezin dute tentsio handirik jasan.
Ongi lotzen duen eta erraz desegiten den oinarrizko korapilo bat da. Baina elkartu beharreko sokak sekzio desberdinetakoak badira ezin da erabili. Korapilo eraginkor bat izan dadin diametro berekoak izan behar dira.
Korapilo hau bi amarretako txikoteak elkartzeko ere erabili daiteke, esaterako, itsasontzia porturatzerako orduan daukagun amarrak ez badu behar adina luzera bi elkartzen dira.