“AS DE GUÍA” korapiloa

Itsasontzi baten barruan ikasi beharreko garrantzizko gauza bat oinarrizko korapiloak egiten ikastea da. Itsasontzi batean korapiloak oso garrantzitsuak dira gauza askotarako erabiltzen direlako; eskotak eta drizak belen muturretan lotzen dira, itsasontzia pantalanera lotu, babeskiak guardamanzeboetan eutsi, bi sokak lotu…

“As de guia” nabigatzen duen orok jakin beharreko korapilo bat da. Bere erabilera oso hedatua dago kirol-nautikan, korapilo hau tentsioarekin ezin baita bere kabuz desegin, gero eta presio gehiago izan ezkero gehiago estutzen delako.


Orokorrean, eskotak eta drizak belen muturretan lotzeko erabiltzen dira, baita pantalan edo kaian lotzeko unean korapilo hau erabili daiteke amarra noray edo pataska batean ezartzeko.

Itsasoko korapiloen inguruko xehetasun garrantzitsu bat da, korapilo bat ez dela ona ez denean inoiz soltatzen, baizik eta  ona dela soltatzea nahi denean erraz soltatzen denean. Beti daude larritasun egoerak, non korapilo bat azkar soltatu behar dela eta ezin baduzu egin arazo bat izango duzuna. Horregatik da ona “as de guía”, tentsio handia izan arren beti delako erraza soltatzea.