Irratiz KOMUNIKATZEN

Itsasontzi barruan VHF emisora erabiltzea oso garrantzitsua da. Hau irrati arrunt bat da, distantzi gutxira iritsi daiteke, baina gertu dauden itsasontziekin eta kostaldeko geltokiekin hitzegiteko nahikoa da.


Iritsi daitekeen distantzia klimatologiaren eta egun horretan izango dugun propagazioaren araberakoa izango da, baina 20/25 miletakoa izan ohi da, hau da, Punta Galeatik Matxitxakora dagoen distantzia.

Beti eman diezaiokegu erabilera egoki bat, argi eta garbi hitzeginez, ahalik eta motzenen, altuen eta komunikatzeko edo laguntza eskatzeko ezinbestekoak diren oinarrizko arauak erabiliz. Horietako batzuk errazak dira, esaterako deitzen dugun itsasontziaren izena esatea beti, eta amaitzean beti esatea “aldaketa” beste itsasontziari edo emisorari uzteko hitza. Elkarrizketa bati amaiera emateko beti esango dugu “moztu eta aldaketa”.

Porturatzean amarratzeko tokirik dagoen jakin nahi badugu, oso erosoak dira VHFak marinarekin edo portuarekin kontaktatu ahal izateko bertara iritsi aurretik.

Gaur egun, mobilen eta satelite bidezko komunikabideen erabilera del aeta, VHF irradien erabilera murrizten ari da, baina nabigatzen dugunontzako garrantzi handi dauka eta xarma berezia.