KIRIN IZURDEA ETA MADDI DORDOKA

Uxue Lekanda, Ander Deuna, LH 3.

Egun batean, izurde bat bizi zen Euskal Herriko kostaldean, Kirin deitzen zen. Lagun bat zeukan Maddi deitzen zena, dordoka bat zen eta gustura egoten ziren biak, ur epeletan jolasten.
Jolasten zeuden tokian, pilo bat denbora egon ziren jolasten eta hainbeste mugitzen ziren, asko urrundu zirela. Kobazulo bat aurkitu zuten eta gero, barrura sartu ziren.
Azkenean, urrea aurkitu zuten eta hortik aurrera, oso ondo pasatu zuten.