Norbegiarako BIDEAN

2010ko August 30Gaur goizeko hamarretan, Lerwickeko marina agurtu eta itxas txakur batzuk igerian Pakea Bizkaiara hurreratzen ikusi ostean, Bergenerako ibilbidea hasi dugu, Norbegiako lehenengo geldiune portua izango dena.

Eguraldi partea ona da, mendebaldeko haizeekin Norbegiaruntz abiatuko gara, euri pixka bat botatzea espero da eta sari moduan, euri tanten artean eguzki ixpiak aterako dira.

Nabigazio gune hau gas eta petrolio plataformaz beteta dago, horregaitik zaila egiten hauen arteko nabigazioa, tarte handiak utzi behar baitira. Gainera, beti dago erremolkatzaileren bat itsasontzirik bertara ez hurreratzeko.

Bitxikeri moduan, Greenwich meridianoa gurutzatuko dugu eta ekialdeko longitudean nabigatzen hasiko gara.

Norbegiako kostara heltzerakoan, gure nabigazioa findu beharko dugu, fiordo eta Bergenerako sarreran aurkitzen diren zubi, zeharbide, eta kostaldeko sarrera estuek mastila arriskuan jartzen dutelako.

Orohar, 210 bat milla nabigatuko ditugu ekialdera  90 graduko norabidean, eta 30 bat ordutan, bertan egotea espero dugu.