Galiziatik bueltan

2012ko August 29Pakea Bizkaia etxean dago jada eta hurrengo espediziorako prestatzen ari da.

Uda osoan zehar, Galiziako estropada ezberdinetan parte hartu eta Bizkaiako Golkoan ekialdetik mendebalderantz eta mendebaldetik ekialderantz nabigatu ondoren, Pakea Bizkaia belaontzia, Getxoko Kirol Portuan lotuta dago.
Azkenengo hilabeteetan zehar, Unai Basurko ontzilari talde ezberdinekin nabigatzen ibili da, alde batetik bela nabigazioaren zirrikituak helarazteko eta bestetik, belaontziaren funtzionamendua ezagutu dezaten. Egindako nabigazioak eta itsasaldiak oso ezberdinak izan dira, estropadetan parte hartzeak ez baitauka 300 edo 400 miliatako bidaietan itsasoratzearekin inongo zerikusirik.
Denbora gutxi barru, eskifai guztien artean, urrian Hego hemisferiorantz aterako den espedizioan parte hartu behar duten ontzilariak aukeratuak izango dira.
Itsasaldi honetan ontzilari batek ateratako argazkiak ikusi ahi badituzu, klikatu hemen: