Bisita berezia PAKEA BIZKAIAra

2012ko February 16Nautika ikasleak Pakea Bizkaia belaontzian

Otsailaren 15a, asteazkenean, bisita berezi bat izan genuen, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle etorri ziren Pakea Bizkaia egoitzara belaontzia eta Groenlandia eta Ternuako espedizioa ezagutzera. Beraiekin batera, Saltillo eskola itsasontziko kapitaina etorri zen. Belaontzi honetan eskolako ikasleek  itsasaldiak egiten dituzte bela nabigazioan eta ontzien mantentze lanetan formakuntza jasotzeko.

Ikasleak espedizioetako ontzi barruko bizitza eta belaontziaren ezaugarriak ezagutzeko jakinmina azaldu zuten. Agian ikasle hauetako baten bat hurrengo espedizioko ontzilariak izatera heldu daitezke.