Irakasleen bisita PAKEA BIZKAIAN

2011ko October 3Pakea Bizkaiak, irakasle talde biren bisita jaso du aurreko ostiral eta larunbatean Azterkosta proiektuari esker.

Azkenengo proiektu honek eskaintzen dituen jarduerak ezagutzeaz gain, etorri ziren irakasleek Ipar Lurmuturreko espedizioaren proiekzioa ikusi eta Pakea Bizkaia ontzi barruan ibili ahal izan ziren. Hala izanik, irakasleek, umeak Pakea Bizkaiara etortzen direnean egiten dituzten jarduerak ezagutu ahal izan zituzten.

Uda honetan Groenlandia eta Kanadara eraman gaituen espedizioa bukatu eta atsedenaldi bat izan ondoren, Pakea Bizkaiako ontzilariak eta lurreko kideak 2011-2012 kurtsorako jardueren programazioa eta egutegia prestatzen ari dira. Horregatik Getxora etorri eta aurten egindako espedizioa ezagutu nahi duten irakasle eta ikasleek gurekin kontaktuan jarri daitezke zuzenean posta elektroniko (andrea@pakeabizkaia.com) edo telefono bitartez (94 491 35 96).