OMA BEHATOKIRA BISITALDIA

2011ko August 30Atzo Pakea Bizkaiako ontzilari batzuk OMAko (Observatorio do Mar) zuzendari den Filipe Porteirorekin batzartu ziren.

Filipek ikerketa zientifiko eta zabaltze proiektuak koordinatzeaz gain, itsasoarekin erlazionaturiko aisi jarduera eta kulturalak antolatzen ditu. Nagusi eta gazteentzako ingurugiro hezkuntza eta sentsibilizazio programak eta baleen fabrika ere kudeatzen dute OMAtik.

Gainera, Filipek asko maite ditu zetazeo eta itsas ugaztunak eta oso gertutik bizi izan du baleen ehiza bukatu zenetik Azore irlak eta konkretuki Faialek, azkenengo urteetan bizi izandako eraldaketa. Berak dioenez, arrantzaleek eta hauen familiek berehala egokitu ziren, eta 80. hamardan irlako ekonomia baleen ehizaren menpe ez bazegoen ere, familia askok, bizitzeko beste moduak bilatu behar izan zituzten.

OMA eta beste hainbat erakundeek, arrantzaleekin parte hartu zuten lan aukeren bila. Horrela, zetazeoen behaketak egiteko enpresa txikiak sortu zituzten edo hauetan lanean hasi ziren. Arrantzaleek oso ondo ezagutzen zituzten katxaloteak ibiltzen ziren zonak eta hauen ohiturak eta horregaitik berehala lortu zuten turisten, ikerlari eta biologoen arreta deitzea. Azken hauek, garai hartan hasi baitziren Azore irletako zetazeoak ikertzen.

Gaur egun, Azore irletara turistak erakartzeko amuen artean, zetazeoen behaketa, printzipalen artean dago. Gainera, itsasuntzi hauetan egunero batzen dira ikerlari eta OMAko biologoentzako garrantzitsuak diren datuak. Horregatik, erraza izaten da behaketa enpresa hauen itsasuntzietan, biologia ikasleak edo beren tesietarako ikerketak egiten dituzten bekarioak lanean topatzea.

Beste askotan, arrantzaleak istasoan topatu ezean, lurrean zelatari moduan lanean topa ditzakegu, beren teleskopio indartsuekin, atalaietan jarrita, itsasoan daudenei eta ikerlariei zenbat katxalote eta non dauden abisatzeko. Zelatari hauei esker ere, irlan bizi diren hainbat zetazeo erregistratuta daude.

Eguna bukatzeko, Pakea Bizkaiako ontzilariak behaketa itsasuntzi batean atera ziren itsasora eta Pico irlaren iparekialdean zeuden kaxalote batzuk ikusi ahal izan zituzten.