Luisa de Marillac erakundearen bisita

2011ko October 26Pasa den asteko ostegunean, Pakea Bizkaiak Luisa de Marillac erakundearen bisita jaso zuen.

Aurreko egunean euria egin bazuen ere, egun horretan zerua urdin agertu zenez, erakundeko kideak lasai ibili ahal izan ziren pantalanean zehar eta ontzibarrura arazorik gabe igo. Aurreko egunean Unai Basurkoren nabigazio bakartien dokumental txikitxo bat ikusi ostean, ostegunean nabigatzailearekin batera egon ziren belaontzian. Berak azaldu zien zertan datzan  Atlantiko iparraldean zehar egindako espedizioa.

Pakea Bizkaia ontzibarruan egon ostean, Luisa de Marillac erakundeko jendea Getxoko akuarium-era hurbildu ziren.

Mila esker gurera etortzeagatik!