SADDLE IRLARA BISITA ETA HARRERA RED BAYN

2011ko July 13Astelehenean, Parcs Canadako langile batekin batera, ontzilariek Red Bay aurrean dagoen Saddle Island bisitatu zuten.

Bere uretan, 12 metrotako sakoneran, San Juan baleontzia dago hondoratuta, eta irlan bertan, atsedenik gabe lan egiten zuten gure arrantzaleek XVI. mendean. Horren ondorioz, arkeologoek beren ikerketak egin zituztenean, irla hau, aurkikuntzen erdigunea izan zen. Hainbat gorputz daude lurperatuta, hemen gertatzen baitzen gehienbat olioaren erauzketa eta kupelen muntaia. Horregatik, irla, Euskal Herritik baleontzietan ekarritako teila gorriz beteta dago; hauekin, labeentzako teilatuak egiten zituzten. Gaur egun museoan ikus daitezkeen hainbat arropa eta tresna ere, hemen topatu zituzten, baita kobrezko eraztun bat ere.

Irla honetan, arrantzaleak bertoko indiarrekin bizi izan ziren, atseden hartzeko txabola batzuk ereiki baizituzten, hala ere, gehienek baleontzietan egiten zuten lo.

Arratsaldean, ontzilariak herriko jendearekin batera, bizilagunek eta Parcs Canadako langileek antolatutako harrera eta afari bat ospatu zuten. Helburua euskaldunek Red Bayko herrira egindako bisita ospatzea zen. Unai Basurkok eskerrak eman zizkion herri osoari eta Parcs Canadako langileei, gure itsas ondarea babesteagatik eta herrira datozen bisitari guztiei euskaldunok eta kanadiarrek elkarbanatzen dogun historia zatia helarazteagatik.

Horrez gain, kapitainak, Pakea Bizkaiaren ikurriña oparitu zion herriari eta honek oroipen plaka bat eta beste hainbat gauza eskifaiari. Honen ostean, harrerara etorritako askok, belaontzia bisitatu eta ezagutu izan ahal zuen ontzilarien eskutik.

Beste aldetik, Sara Orcasitas, orain arte kamara lana egiten zuena, etxera bueltatu da. Hemendik aurrera Josu Pérez, kazetaria eta nabigatzaile,a izango da espedizioa dokumentatuko duena.