Bisita Portugaletera

2012ko March 30Pakea Bizkaiako taldeak Gabriel Celaya ikastetxea bisitatu du gaur goizean.

Eskola honetako ikasleak joan den urtean belauntzian eta egoitzan egon ziren, baina ezin izan zuten Unai Basurko ezagutu. Horregatik aurten Pakea Bizkaiako taldea joan da ikastetxera.

Umeek bideoa ikusi dute, Andrea Ruizek, hezkuntza koordinatzailea eta tripulantea, azalpenak ematen zituen bitartean. Ikasleak hurbilagotik ezagutu izan dute itsas animaliak eta klasean jasotzen dituzten azalpenak.

Bideoa amaitzerakoan Unai Basurkok ikasleen galderak erantzun ditu, bere bizitzan zehar nabigatu dituen abenturak kontatuz. Gainera umeak kamisetak eta irudian oparitu dizkiote Unairi. Bai haientzat zein Unairentzat oso esperientzia polita izan da eta ziur berriz errepikatu dena.