Rotterdam-eko Marteen Luther ESKOLAREN bisita Pakea Bizkaiara

2010ko October 13Astelehen goizean, Pakea Bizkaiak Rotterdam-eko Marteen Luther ikastetxeko ikasle batzuren eta beraien irakasle den Win-en bisita jaso du.

 Iharduera hau jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Ernest van Hezik-ek antolatu du. Pakea Bizkaiko kideek Ernest Noruegako Bergen hirian ezagutu zuten, Support sareak antolaturiko Jasangarritasunerako Hezkuntzaren inguruko ihardunaldietan parte hartzen zegoela

Ikasle hauek Holanda osoko eskola ezberdinetako ikasleekin batera, duela hilabete batzuk “Youngsters in the driver’s seat for local sustainable development” kongresuan parte hartu zuten, “Garapen Jasangarri baterako gazteok gidariaren eserlekuan” esan nahi du. Kongresu honetan, herrialde osoko nerabeek ingurugiroarekin erlazionaturiko arazoen aurrean irtenbideak garatu zituzten, besteen artean honako gaiak jorratuz, energia alternatiboak, nekazaritza ekologikoa, kontsumitzaileen eskubideak eta zonalde urbanoen jasangarritasuna. Horretarako, hiru “P”-ren hezkuntza programa erabili zuten. Programa hau hiru kontzeptuetan oinarritzen da,  “people, planet and profit” , hau da, pertsonak, planeta eta etekina. Honen bitartez, egoera ezberdinak ebaluatu zituzten audiobisualekin, etorkizuneko kazetariak izango balira bezala.

Aukeraturiko ikasleak tripulanteak ezagutuz, eta bakoitzaren bizipen pertsonalen eta bakoitzak belauntzian duen eginkizunen azalpenak entzunez une horiek gozatu dituzte. Gainera, Unaik eta gainerantzeko taldekideek, Bizkaia non dagoen azaldu diete eta Pakea proiektua zer den ere.

15 eta 17 urte bitarteko sailkaturiko ikasle talde txiki honek, bere etorkizuneko ametsak elkarbanatu ditu tripulazioarekin, 10 urte barru nola eta zertan ikusten diren imajinatuz, zein tokitan biziko lirateken, ze lanetan aritu nahi duten, familia izan nahi duten ala ez, etab.

Ondoren, hiru “P”-ren hezkuntza programa eguneroko bizira eta etorkizunerakora egokitzearen esfortzua egin dute. Beraien jarrera eta eguneroko iharduerak ingurugiroarekin, jendearekin eta orokorrean Planetarekin errespetutsuagoak  izaten saiatzea eta konstanteki hobetzeko eskortzua egitea pentsatu zuten.

Belauntzia barrutik ezagutu zuten ikasleek eta Pakea Bizkaiko sukaldean hitzalditxo bat entzun ondoren, tripulazioa beraiek elkarrizketatu zuten.

Agur moduan, Ernestek gure web orrialdean itsasontzian bizitako esperientzia blogean isladatzeko eskatu die.