Unai Basurkok eta Pakea Bizkaiako hezkuntza-taldeak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko haurrak bisitatu dituzte

2013ko September 19Gizarte hezkuntza-proiektuak itsasoa eta bere bioaniztasuna gerturatu die osasun-zentroan dauden gazteei. Hau izan da Basurkoren taldeak ospitaletara egindako bigarren bisita, Donostia Unibertsitate Ospitalean Osasun sailburuarekin batera, Jon Darponekin, egon eta gero. Basurto eta HUA Txagorritxuko ospitalak izango dira bisitatzen ondorengoak.

Donostia Unibertsitate Ospitalean dauden haurrak bisitatu ostean pasa den irailaren 11n, Unai Basurkok eta Pakea Bizkaiaren Hezkuntza koordinatzaileak, Andrea Ruizek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dauden haurrekin egon dira gaur. Zentroko gerenteak, Santiago Rabanalek Portugaletekoari eta bere hezkuntza-taldeari ongi etorria eman die jarduera hasi aurretik. Gero, Basurko bertan zeudenei zuzendu zatzaie itsasoa eta bere bioaniztasunaz gozatu eta errespetatzeko mezua zabalduz. “Ondo pasatzea eta itsasoaz gozatzea espero dugu, pozgarria da zuekin gure esperientziak partekatzea”, adierazi du Basurkok.

Jarduera honen helburua ospitaleratuta dauden gazteei eguna entretenigarria eta ezberdina egitea da. Pakea Bizkaiako hezitzaile batek, Aiala Hernaizek, aretoan proiektatu den bideoa ardatzat hartuta, itsas-bioaniztasuna, kutsadura eta bela-nabigazioa bezalako gaiak landu ditu.

Eman den bideoa Pakea Bizkaia belaontzi euskaldunak urria eta apirila bitartean Antartika mugarri geografikotzat izan zuen espedizioan grabatu zen. Gaurko egunean belaontziaren patroiak haurrei sinatutako bere argazki bat eta gizarte-hezkuntza proiketuaren dokumentalak eman dizkie, “Pakea Bizkaia. De la competición a la educación” eta “Pakea Bizkaia. Groenlandia-Ternua espedizioa”.

Ekimen hau Basurto eta HUA Txagorritxuko ospitaleetan burutuko da ere.

Atrás