Unai Basurkok Sukarrietako BBK-ren udalekuak bisitatu zituen

2013ko July 15PatroiaK Urdaibaiko itsasadarrean nabigatu zuen eskola-umeekin batera “Optimist” ontzietan. Pakea Bizkaiako taldeak Antartikara egindako azken espedizioan bizitako esperientziak, ikusitako lekuak eta animaliak eman zituen ezagutzera.

Pakea Bizkaiaren ingurumen kontzientziazio-mezua BBKren Sukarrietako udalekuetara iritsi zen uztailaren 12an (ostirala) Unai Basurkoren eskutik. Patroiak udalekuetan parte hartzen duten eskola-umeak bisitatu ziituen. Horiekin biosferaren erreserba den Urdaibaiko itsasadarrean itsasaldia partekatu zuen hezkuntza zentroan eskuragarri dauden Optimist ontzi txikietan.

BBKren udalekuek eta Basurko buru duen proiektuak programa pedagogikoa garatzen dute eta horien herburua da ingurumen kontzientziazioa zabaltzea. Horregatik, eskola-umeak Pakea Bizkaiaren tripulazioak Antartikara egindako espedizioaren kontakizunekin ondo pasa zuten. Bideo eta argazki bidez, belaontziko taldeak gazteei munduan zehar izandako bizipenak eta esperientziak eman zizkieten ezagutzera.

Argazki gehiago.

Atrás