Unai Basurkok Zarautzko Surf Elkartea bisitatzen du

2011ko October 14Aste honetan Unai Basurko Zarautzko Surf Elkarteko instalazioetara hurbildu da. Bertan, surf zaleen behar guztiak asetzen dira, zihurrenik Europa mailako instalazio hoberenak izanik.

Elkarteak dituen ia 400 bazkideek ur beroko dutxak dituzte hondartzan bertan, baita aldagelak, informazio bulegoa, taulak uzteko gela eta hezkuntza gela. Dena Karlos Arguiñano jatetxearen ondoan.  Iban San Martinek, elkartearen arduradunak dioenez, bazkide guztiak oso pozik daude, “hasierako esfortsuaren ondoren,  esperientzia guztiz arrakastatsua izan da”.

Bisitan zehar Unai Basurkok eta Iban San Martinek Pakea Bizkaia eta ZSE proiektuaren antzekotasunez hitz egin zuten, haien artean, itsasoaren errespetua zein kirolak sustatzen dituen balore hezkuntza.

Bisita amaitzerakoan Basurko taula gainean igo zen, surfa asko gustatzen zaion kirola baita: “oso atsegina da mota honetako proiektuak ikustea. Ni Zarautzkoa sentitzen naiz apur bat, ahal dudanean etortzen naizelako, naiz eta azkenaldian zailagoa daukat gure proiektuan murgilduta nagoelako”.