Unai Basurkok “En Solitario” pelikula aurkeztu du Iruñeko Golem La Morean

2013ko December 16Filmak munduko frogarik zailenetako batean du leku, Vendée Globen (munduari bira eman bakarrik laguntzarik eta geldialdirik gabe), alegia, eta froga horretan Basurkok hartu zuen parte.

270 pertsona inguru joan ziren “En solitario” filmaren aurre estreinaldira pasa den ostegunean, hilaren 12an, Iruñeko Golem La Morean. Pelikula aurkezteaz arduratu zena, Unai Basurko bizkaitar bela nabigatzailea izan zen. Izan ere, filmak munduko frogarik zailenetako batean du leku, Vendée Globen (munduari bira eman bakarrik laguntzarik eta geldialdirik gabe), alegia, eta froga horretan Basurkok hartu zuen parte. “Intocable”-ren ekoizleen eta protagonistaren filma dugu hau eta Christophe Offenstein du zuzendaritzat.

Emanaldiaren ostean, “Pakea Bizkaia. De la competición a la Educación” dokumentala banatu zen bertaratutakoen artean eta Unai Basurkok lehiaketetan eta Pakea Bizkaian, buru duen gizarte-hezkuntza proiektuan, bizitako esperientziak partekatu zituen pertsonalki.

Navegavelak, Golem La Morea zineek eta Diario de Noticiasek antolatu zuten ekitaldia.

Artxiboko argazkia.

Atrás